Artekale 35

Artekale 35, bi tailerren arteko fusiotik jaiotzen da. 1982.urtetik elkarrekin: Maria Foronda Antiza eta Mikel Mitxelena Markina (Abraxas larru tailerra) profesional gisa larru lanetan hasi ziren urtea izanda; eta aldi berean, Ilia Mitxelena Foronda (Platinela bitxigintza tailerra) jaio zen urtea dugu.

2011. urtean, tailer bakoitzak bere bidea eginda, batzuetan elkarrekin, beste batzuetan bakarka, indarrak batzea aukeratu genuen eta espazio bakar baten gure lanak aurkeztu eta hormarik gabeko tailer baten lan egiteko.

Guzti hau, Bilboko bihotzean, jatorrian artista eta artisauak lan egiten zuten kalean, Artekalen (bi puntuen arteko kalea ere izan daiteena). Kale honetako iraganari eta gaur egunari omenaldia emateko, gure lan espazioa Artekale 35 deitu dugu