Abraxas

Larrua urte batzutan ezagutu eta aztertu ondoren, 1982. urtean sortutako larrugintza tailerra dugu. Beraien kabuz teknika berriak ikasten; eta ezagutzen zituztenak hobetzen joan ziren.

Materiale berdina modu oso desberdinetan lantzen duten bi persona dira:

Mariak, lantze eta modelatuaren bitartez, bolumenak sortzen ditu larru beraren planotik. Txantiloiak egiten ditu bolumenezko piezak sortzeko, gero eskuz edota makinez josteko.

Mikelek bere piezak eraikitzeko elementuak sortzen ditu. Larrua zatikatu egiten du, hausnartu zirrimarra eta txantiloietan; berriro ere elkartzeko eta eskultura txiki eta ertainak sortzeko. Grabatuak egiten ditu eta pintzelez naiz “muñequilla” teknikaz tintatzen du larrua.

Bakoitzak bere piezak eta lanak egiten ditu; hala ere, askotan elkartu egiten dira obra bera lantzeko eta eraikitzeko; bakoitzak larruarekin erlazionatzeko duen modua eta norberaren perspektiba erantsiz.

30 urte baino gehiagoko bide honetan, azoka askotan, eta erakusketa monografiko naiz kolektibotan hartu dute parte (Bilboko Dómine Hotelean izan zen hauetariko azkena). Proiektu Berri gehiagotan hari dira lanean.