Platinela

Diziplina desberdinak landutako artisau familia baten jaiota eta material batzuekin esperientziak izan eta gero, metala eta bitxigintza aukeratu nituen: suarekin lan egiteak eta eskultura txikiak giza gorputzera egokitzea eta bizitzaz eta mugimeduz betetzeak, asko erakartzen ninduen.

2000.urtean Arte Ederrak ikasten hasi nintzen, eta 2002.urtean bitxigintza ikasketak hasi nituen. 2004. Urtean bitxigintza tailer batek ikasle moduan hartu ninduen eta 2008. Urtean nire tailer txikiaren ateak ireki nituen, bertan lanean jarraitzen dudalarik.

Formakuntzan jarraitzen dut, interes handia sortarazten didaten teknikak ikasteko; 2013. Urtetik intentsitate gutxiagorekin, nire bi umeen hazkuntza dela eta.

Urte hauetan, zari batzuk irabazi ditut:

-“Villa de Bilbao para jóvenes artesan@s” 2003 (“Biartea” artisauen elkarteak antolatuta)

-“Blas Arratibel” 2008 (Arabako Foru Aldundiak antolatuta)
-‘Ikas-art’ 2010 (Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta)
-“ExperimenTarte” 2012 (“Sortzen” artisauen elkarteak antolatuta)

Erakusketa monografiko zein kolektiboak prestatu ditut nire lanekin. Hauen artean: ValorArte 2011. Urtean, ArteAtaria Bilboko Dómine Hotelean 2014.urtean,…